XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Euskalkieri ere begiratu bearra

Ez det uste Euskalerrian beste euskalki batek artu dituan eibartarron izkeriak baiño zigorkada geiago.

Eibartarrok arroak izan bagera ere, beti gutxi-etsi izan degu gure euskera.

Guk, bear bezela jakin ez, eta dakitela uste izan dutenak egin ez.

Ori izan da euskaldunon joera.

Euskal esaera zar batek dio: zozoak beleari, ipur-beltz.

Ori gertatu zaie guk baiño obeto egiten zutela uste zueneri.Izkuntza alkar adierazteko mekanika bat danez, eibartarrok gure era genuan bizitza ta jakintza era guzietan adierazteko.

Ta gutzaz isekaz ziardutenak aitonari, aurrari ta baserriko esnedun bezeroari bakarrik mintzatzeko baliatzen ziran.

Jokaera ori zutenentzat euskera izan da ezerrezaren urrengoa.

Baterezen kidekoa.

Ala ere, azkenengo urtetan, zenbait eibartar zaildu gera gure euskerari eutsi nairik.

Batzuk erri maitasunez eta beste batzuk, gurearen bidez, euskera orokorrera azkarrago joan ditzakealako.

Baiña berandujaio giñak ta berandu oartu ere.

Ta orain arte egin dugunak eta aurrera egin genezakeanak, uste okerrean egoazenak arritzeko bakarrik zerbiduko du.

Oraintxu argitaratu da Euskaltzaindiaren Euskeran (1963-64, 53 / 130 or.) Toribio Etxebarria-ren Flexiones verbales de Eibar, gramatika lana.

Laguntza ederra izango da euskalkien jakintzarako.

Baiña euskeltzale asko arritu dira Eibar-ko aditz-jokoen aberastasuna ikusirik.

Izan ere, eibartarrok bezela, era gugietako gaiak bizkor menderatzeko, izkuntzaren indarra bear.

Izkuntzak gramatika aldetik bear duan indarra.

Lijer, azkar, zabaltasunean naro, mintzatu da orain arteko eibartarra; ez totel.

Orain, Euskaltzaindiak, Eibarko iztegi bat du, Toribio berak egiña, 10.000 fitxa dituana.

Ba ote da beste erri bat orrenbeste eman dezakeanik? Bai bear bada.

Baiña nik ez dut ezagutzen.

Baztan aldean edo Gipuzkoa-ren sorkaldeko erri txikietan bai noski.

Baiña ez uri aundietan.

Uri aundietan nekez arkitu genezazke emengo aberastasunik aditzean, batez ere aditz-sintetiku eta to-ta-no-kako aditz jokoetan.

Au ez da nik diodana, Altube ta Orixe batek nik baiño lenago esan zuten.

Erderismos-i begiratu bat ematetik aparte, begiratu Altube-k ziona Euskera ( 1960, 6I/ 65 or.) aldizkarian Eibartarrak eta euskera izenarekin argitaratu zuen lana.

Begiratu Orixek eibartarrez idatzi nuan Mirikadak liburuari egin zion aburua, Karmel (Irailla-urrilla, 1960).

Bi euskeltzale jakitun oiek ez bai die begiratu izkuntzak azaleko dituan itzeri, baizik gramatikaren sakonari.

Eibartarrak, gaizki mintzatzen dalarik, zergaitik erabiltzen du euskal-gaizto itza? Euskeraz gaizki mintzatzen diranentzat ain zuzen ere.

Baiña, eibartar zaarrentzat nortzuk dira euskal-gaizto mintzatzen diranak? Or dago kakoa.

Eibartar zarrentzat, euskal-gaiztoz mintzatzen da aditz-jokoak ondo erabiltzen ez dakiena eta batez ere joskerak oker erabiltzen dituana.

Ezdu begiratuko, bein ere, erabiltzen diran itzak euskeratikakoak ala erderatikakoak diran.

Ori ez.

Baizik, gramatikaren mekanikan ondo erabiltzen dituan edo ez.

Eibartar zarrak, bertsolarien euskera ondo konprenitzen du, eta bertsolariak atsegin ditu.

Txori motak beren doi ñutik lez ezagutzen ditu euskaldunak beren euskalkitik, naparra, euskal-frantsesa, kiputxa edo nungoa dan jakitzeko.

Gutxi gora-bera zein erritakoa dan ere ur emanaz.

Baiña eibartar zar bat, oartzen danean ba duela beste era bateko doiñua, adi jarriko da, adimena zorrotz mundi kakoa dan igarri nairik.

Ta, konturatzen bada beren burua garbizaletzat dutenen neolojismudun izkera dala, laster esango du: Euskera rrarua.

Oraindik erabagi ez dedana da, eibartar zar baten iritzian, nor obeto mintzatzen da, euskal gaizto egiten duana ala euskera rrarua egiten duana.

Toribio Etxebarriak ez du eragozpenik arkitu, egin dituan Uamatika ta iztegi lanak, Eibarko euskeran, itz-lauz edo itz-lauz edo itzneurtuz jartzeko.

Bere idazlanak argitaratu izan dira Euzko-gogoan, Egan-en, eta Olerti-n, ipuiz, alegiz eta olerkiz.

Margarita, Nafarruako erregiñaren ipuiak, argitaratuak dira Egan-en (1962, 266/ 271 or.; 1963, 40/ 46 eta 131/ 136 or.).

Argitaratzeke ditu Testamentu zarreko iru andrakume, Tobias eta Job, denak Eibarko euskeran egiñak.

Toribio, bere lan oien ordaiñez aurten Euskaltzaindiak bere laguntzailleen arteko izendatu du.

Ongi merezia.

Aurrerantzean, Eibarko euskera juzgatu nai duanak, aipatutako lan oiek ondo azterto bearko ditu.

Ez da aski izango agoa zabaltzea.

Iakiña, nik geien dakidana Eibarko euskera da.

Emen jaio eta emen azia naiz.

Txori bakoitzak bere txiua du, ta eibartarrok ere gurea degu.

Gure soiñua au da.

Satristegik Bordel bertsularia liburuaren itzaurrean jartzen duan bezela, luzaideko aiton bategandik jasoa: ... erdera anitz ba-duelal Beste eskuararik ez dakigu tall!.

Au da kontua.

Guk, gurea, ia illeta zorian degu.

Bere alde, ain eroria dagoala, ezer gutxi egin al genezake.

Baiña, bertatik atera degun esperientziatik jaso degunari jaramon egiñaz, karrasika dei egiñaz, au es katuko genuke: Kontuz errietako euskerarekin!

Ikasi, lagundu ta eutsi beren izateari.

Euskalerria eta euskeraren batasuna, bere erri guzien emaitzekin jaso bear da; bere jatorrizko izatearen erroetatik zutinduko bada.

Ez isekarik iñungo euskalkiari, ez isekarik iñungo euskaldunari.

Jatorrizko bizitasunak akademismu guziak baiño geiago balio du.

Bizia dalako.

Ta, paradoja badirudi ere bizia da, ilkorron munduan geien balio duana.

Euskeraren batasunean, literatura-euskeran alkartasuneruntz joango bagera ere, biziaren oiñarrietatikako izkuntz orokorra izan bearko du.

Ortaz, leziorik aski jaso zenezake irakurle, Mokoroa-ren ( Ibar ) Genio y lengua liburu ederretik.

Edozein euskalkitan mintzatzen dan euskaldunak, biderik geiena egiña du euskeraren batasunerako.